Mundua minutuz minutu aldatzen ari den zerbait da azken egunetan. Hauteskunde espainiarrek uzten dizkiguten argazki zahar bezain berriak, faxismoaren eta autoritarismoaren gorakada, Boliviako estatu kolpea eta Evo Moralesi babesa Mexikon, Lula kartzelatik atera da, muga moztua Herrialde Katalanetan, eta orain Euskal Herrirantz dator tsunamia. Chile, Ecuador, Kurdistan.
Ez dakit zehazki nora doan mundu ero hau. Iluntasun eta argi olatu amaigabe hauetan, prestatu beharko dugu uhinei eutsi eta mundu berria eraikitzen jarraitzeko. Nafarroan ere badugu zer esan eta zer egin. Atzo jakin genuen Iruñeko euskararen erreglamentua 1997ra bueltatuko dela. Euskarak aurrera edo atzera egiteko garaia da. Eta guztion esku dago datorkigun egoerari aurre egin eta olatu berriak sortzea. Ekin diezaiogun!