Kolpe bakoitzean erantzuna prestatzea nekeza izan behar da. Are gehiago azken urteetan desilusioak, dezepzioak eta frustrazioak gutxi izan ez direnean.
Beste kolpe bat euskarari. Beste kolpe bat euskaldunoi. Kontu legalak direla esanen du batek gehiagok, has gaitezela beste zerbaitez hitz egiten eta utz diezaiogula negar egiteari.
Baina ez da negar kontua: Vascuenceren Legea Vascuenceren Lege zenetik, milaka euskaldun galdu ditu Nafarroak. Milaka eskubide galdu ditugu aldiro, eskola publikora joan nahi genuenean, batxilergoan autobusik gabe geratzeko arriskuan geundenean, bizilekua aldatu behar izan dutenean ez batek eta ez bik. Diskriminazioa ez da soilik meritu kontua. Kontua da merituen epai horrek zer duen atzetik eta ze atzerapauso ekarriko dituen berarekin.
Onargarriaren mugak aspaldi pasa ziren. Ez dezagun gure burua are txikiago egin.