Atzo 47 euskal herritar joan ziren, berriz ere, beste ehunka lagunek egin izan duten moduan, Madrilgo entzutegi nazionalera, frankismoaren oinordeko zuzenen egoitza horretara.
Kartzelak hustutzeko etorri ziren, presoen alde lanean aritzera, elkartasun uholdeak bideratzera, herrikoak herrian nahi ditugula ozen esatera.
Epaiketa saihestu eta akordioa lortu duten honetan, nire miresmen osoa Arantza eta Joni, kolektiboaren onura pertsonalaren gainetik jarri izanagatik. Maite zaituztegu!
Eta aitortza auzipetuak izan diren nafar horiei guztiei, egunerokoan herrietan, eragileetan, epaiketetan lan egiteagatik. Isileko inurriak izateagatik, hainbeste eremutan borrokan ibiltzeagatik, umiltasunez eta atsedenik gabe. Maite zaituztegu, ondoan izanen gaituzuen tantak izaten jarraituko dugu. Guztiak herrian izan arte!