Joseba Sarrionandiak esaten du bere azken liburuan. Bi iraultzaile mota omen daude. Batzuek egitura politikoak aldatu nahi dituzte. Beste batzuek, aldiz, nahikoa dute iraultzaile izatearekin.
Bidea zaila izan da, zaila da eta zaila izanen da.
Kontraesanez betea, penaz eta alaitasunez betea, frustrazioz eta pozez betea. Esfortzuz eta konpromisoz betea. Inork ez zigun esan erraza izanen zenik, eta eskerrak!
Gazte antolakundearen parte izatea eta 40 urteko motxila gainean eramatea ez da gauza txikia, eta pisutsua ere izan ohi da. Baina ikasi dugu bulkadaz eta plazerez lehertzen.
Bandera trapu bat besterik ez da haizerik ez badabil. Banderak eta handinahikeriak, akaso, ez dira bidelagun onenak. Egin dezagun gure bidea. Ez beste inorena.