Hartu gaitu ikasturte berriak, eta konturatzerako, baita urteak ere. Argi eta ilunak eman dizkigu 2018ak. Denetarik. Berri onak, borroken pizteak, lehenbizikoaldi batzuk (adibidez, lehenbiziko aldiz bota da txupinazoa euskaraz Tuteran), protestak, injustizia, heriotza, promesa faltsuak, albiste txarrak…
Eta orain… zer? 2019a ere ez da txiki geratuko. Eta Nafarroa ataka berezian egonen dela berriro ere: atzera edo aurrera. Kasik duela 4 urte bezala, baina egoera arriskutsuagoan: gogorra izanen litzateke ahazten ari garenak berriz bueltatzea. Berriz kantatu behar izatea Stereo Berri Txarraken kontzertuetan, edo Betiko leloaren betiko leloa, edo Zirkua, aktualitate osoz. Zerbait asmatuko dugu.