Ez dezagun olatua galdu

Erabiltzailearen aurpegia Lur Albizu 2018ko ira. 25a, 17:52

Uda bukatu da eta hasi gara berriz ere mugitzen. Nafarroa, 2018an inoiz baino biziago egon da, eta datorrena ere ez da gutxiagorako izanen.

Mundua aldatu nahi dugunok badakigu harriak mugitzeak zenbat lan dakarren. Datozen hilabeteetan, bereziki, euskalgintzak eta euskaldunok paper protagonista hartuko dugu: ofizialtasuna #behingoz Nafarroa osora hedatzea aldarrikatuko dugu kaleetan.

Hamaika egunez, urteko gainontzeko egunetan ere euskaraz bizitzen saiatzeko hautua eginen dugu. Korrikan emozioek lotuko dute Euskal Herria. Hilabete hauetan gertatuko dena ez da makala izanen.

Ez dezagun aukera galdu, ez dezagun olatua galdu ozen esateko ez dugula bigarren mailako herritar izaten jarraitu nahi, ezin dugula bigarren mailako herritar izatea onartu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!