Udazkenero bezala, hasi da berriz ere bertsoaroa. Ordutegi aldaketarekin batera egunak motzago zaizkigu, baina luze egiten dira iluntasunean. Zaila izaten da onartzea baietz, bukatu dela uda eta udazkenean benetan, bete-betean sartu garela, bat-batean. Erremediorik gabe negurako bidea hasia da. Arropa beltzak, grisak atera ditugu jadanik armairutik. Ez al da depresioa pixka bat aldentzeko antídoto ona bertsoaroa?