Ezin badut dantzatu, hau ez da nire iraultza. Ezin badut erabaki, hau ez da nire iraultza. Ezin badut eraiki, hau ez da nire iraultza.
Ez gara baimena eskatzera etorri. Ez dugu beste batzuen zain egon nahi.
Gazteok kronikoki bizi dugun prekarietateak eta bizi baldintzek erantzunak eskatzen dituzte. Gurea da erabakiak hartzeko, nahi dugun hori eraikitzeko eta nahi dugun moduan dantzatzeko eskumena.
Ez dugu baimenik eskatuko. Burujabe izatera goaz, beste zerbaitera. Ez zaigulako duguna gustatzen. Gibelaldeak bota nahi ditugulako, bagoaz alternatibak sortzera. Aukera ezin hobea daukagu alternatiba horiek ezagutzeko urriaren 24an, Bilbon, alternatiben herrixkan.