Kontuak eta hondarrak

Erabiltzailearen aurpegia Leire Alonso Allue 2023ko urt. 12a, 15:57

Atzo ikusi nuen artikulua. Argazkian Lujanbio txapela jantzita, eta azpian titulua galdera ikur eta guzti: Emakume gehiago bai, baina feministago? Ezin irribarreari eutsi Itxaso Payárena zela ikustean.
Orain dela hilabete inguru irakurritako beste artikulu bat etorri zitzaidan gogora. Finala more pintatzen zuen, eta baita 2022ko txapelketa ere. Datuak ere ematen zituen. Txapelketan 15 emakume eta 27 gizonezko. Eta niri ez zitzaizkidan kontuak ateratzen. 15 eta 27. Herena baino gehiago emakumeak, beraz. Finalaurrekoetan 8 eta 10, ia erdia emakumeak. Eta finalera, berriz, zazpitik bi. Zazpitik bi ez da morea. Zazpitik bi ez da berdintasuna. Zazpitik bi herena baino gutxiago da, herena pasata hasi eta %40ra iritsi ondoren.
Eskertu egin diot Itxasori artikulua. Eskertu egin diot gaietan agertutako emakumeen analisia. Bertsolariek kantatzean aukeratutako generoa aipatzea. Sortutako pertsonaien ezaugarriei begira jartzea. Uste dut garrantzitsua dela, egindako lana ahaztu gabe, artean lortu gabe dagoena aztertu eta presente izatea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!