Bost egun igaro ditut ahotsa galduta ia. Zer pentsatua eman dit egoerak. Ez nuen espero hain zaila izango zenik komunikatzea. Ingurukoekin bazkalorduan. Denda batean zerbait erosi edo taberna batean zeozer eskatzean. Unibertsalak espero nituen keinuak agian. Baina ez dute uste bezainbeste lagundu keinuek. Eta sakelakoak ere, ai. Agian nik ere barneratu dut, konturatu gabe, sakelako telefonoa ahalguztiduna dela. Idatzi esaldia eta bozgorailua sakatu. Aldien erdietan ez zuten ulertzen ingurukoek, eta pantaila erakutsi edo amore eman behar izaten nuen. Zer pentsatua eman dit egoerak. Zein mundu zaila eraiki dugun ahotsik ez duenarentzat.
Eta zu eta bion arteko harremanean ere hori dut, entzule: ahotsa. Nire ahotsaz, hau urteko azken irrintzia. Ongi izan.