Intersex ikusgarritasuna

Erabiltzailearen aurpegia Leire Alonso Allue 2021ko urr. 28a, 19:19

Asteartean izan zen intersex ikusgarritasunaren eguna. Ordurako bost egun zeramatzan eskumuturrekoak nire besoan. INTERSEX IKUSGARRITASUNA horiz idatzita duen zinta morea, iskinetan ostadar eta guzti. Kendu ez dudan arren, arrotz sentitzen dut eskumuturrean lotuta.

Hitzaldian izan ginen ostiralean: genero eta sexualitate anitzak. Amaieran oparitu zizkigun eskumuturrekoak kide batek. Nahi duenak hartu dezala. Baldintza bakarra jarri zuen: hartzekotan, jarrita izan eta, eskumuturrekoaz galdetzen bazigun norbaitek, intersexualitateaz eta elkarteaz hitz egiteko.

Ulertzen dut militante sutsu bilakatu den ama horren dibulgazio nahia. Ulertzen dut pertsona intersexualak badira gizarteari intersexualitateari buruz egiten dioten bakarrak, ezinezkoa dela informazioa behar beste zabaltzea. Baina ezin dut egoneza ekidin INTERSEX IKUSGARRITASUNA neure XX eskumuturreko pribilegiatuan ikusita. Ikusgarritasuna bultzatu beharra dago. Baina argiaren bila itzalik egin gabe.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!