Honezkero hemen da urte sasoi zoragarri hori. Oporrak. Igerilekua. Haurrak. Etxe azpiko parkea. Haurrak aitona-amonekin etxe azpiko parkean. Ordutegi murriztua. Bazkaria lanekoekin. Autoa. Hondartza. Taberna terraza. Haurrak udalekuetan. Patxada. Iluntzeak. Kuadrilla.
Batzuen oporraldia beste batzuen lanaldi prekario aitzakia izaten da, ordea. Unibertsitateko matrikulak eta pisu partekatuetako logelak ordaintzen dituzte bat bestearen segidan egindako udaleku asteek. Azken urtean gorriz pintatutako diru-kontua atzera belzten laguntzen dute taberna txanda amaigabeek eta kontratuz kanpoko ordu pilaketak. Ez da laburra zerrenda. Lan gazte prekarioak. Kobratutako eta kobratu gabeko zaintza-lanak. Hondartza eta udalekuetako sorosleak. Tabernetako langileak. Aisialdiko ekintza antolatzaileak. Kontratudunen oporrak betetzen dituzten enpresetako bekadunak. Hotel handietako langileak.
Eta ingurukoak sistemaren bazka.