Besarkada bat

Erabiltzailearen aurpegia Leire Alonso Allue 2021ko urt. 28a, 15:44

“Besarkada bat eman nahi dizuet oraintxe. Baina ezin da.”

Lasaitua hartu dut bigarren esaldia entzutean. Irrika eskertu diodan arren hartu dut lasaitua. Ez, ez da birusa izan kontua. Birusik gabe ere hartuko nukeen lasaitua. Eta zalantza sortu zait pandemia eta egoera bereziak amaitzean birusa agertu aurreko berberak izango ote diren elkar ukitzeko arauak. Zalantza sortu zait elkarrengandik metro eta erdira eraikitako harremanak eroso ditugunok zaharrak berri izango ote ditugun.

Jakin badakit gizakiontzat ezinbestekoa dela elkar ukitzea. Baina egingo nuke denok ez dugula maiztasun berarekin sentitzen albokoa ukitzeko beharra. Jakin badakit, pandemia garaiotan ere, momentu batzuetan inguruko batzuek beharrezko izan dutela kontaktu fisikoa. Baina susmoa dut besarkadak irrikaz aipatzen dituzten gehienek ez dutela nabaritu beste batzuen lasaitua. Susmoa dut, pandemia amaitzean, asko itzuliko dela nahi ez dituen momentuan besarkadak eta muxu pareak jasotzera.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!