TRATUONA, lau ardatz lantzen dituen Gida Didaktikoa da: Desgenitalizazioa, Gorputz Aniztasuna, Desira eta Erotika eta Etika maitasun-harremanetan. Hura sortzeko prozesua honetan datza: ikerketa parte-hartzaile baten bidez, ezagutzea non eta nola gauden autokontzeptuari eta gure sexualitateari dagokienez, eta nola eragiten digun bizitzako esparru guztietan.
Gida bi fasetan sortu da: lehenik eta behin, aldez aurretik izendatutako lau ardatzei buruzko ikerketa bat egin da talde fokalekin, eta, bigarrenik, ikerketaren emaitzak bildu eta aztertu ondoren, tailer artistikoak egin dira, eta, horietan, ardatzak landu dira diziplina artistiko desberdinen bidez (idazketa, ilustrazioa, buztina, collagea, gorputz adierazpena, etab.). Ikerketa honetan gizartearen ikuspegi orokorra hartu izan da aintzat, eta, horregatik, Nafarroako gizarteko hainbat kolektiborekin jarri gara harremanetan, hala nola gazteekin, erretiratuekin, migratzaileekin, desgaitasuna duten pertsonekin, sexu-hezitzaileekin, irakasleekin eta abarrekin.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.