Alimentación inteligente, cocina saludable, bere azken lana, aurkeztuko digu Antonio Palomar mediku eta medikuntza kontuen dibulgatzaileak. Elikadura osasuntsuaz mintzatuko zaigu eta, batik bat, elikagaiak nola nahastu eta tratatu behar ditugun erakutsiko digu. Hotz ala bero? Sua pizten dut? Egosi ala frejitu? Zerbaitekin nahastu? Mikrouhina edo zartagina? Zuritu edo hozkadaka jan? Erabakiak hartzera behartzen gaitu
sukaldaritzak momentu oro. Guk geuk egiten ez badugu, norbaitek egingo du gugatik, horrek dakarren arriskuarekin. Zer sukaldatu garrantzisua izanik, Antonio Palomarrek nola sukaldatu behar dugun azaldu nahi digu.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.