Diogenes

Erabiltzailearen aurpegia Josetxo Azkona 2015ko api. 23a, 18:07

Zenbat eta gehiago ezagutu jendea, hainbat eta gehiago estimatzen dut nire txakurra.

Diogenes Sinopekoa

Edo Diogenes Zinikoa, (Sinope, K. a. 412 – Korinto, K. a. 323) Antzinako Greziako filosofo ziniko nabarmen bat izan zen. Ez zuen ezer idatzirik utzi, eta hari buruz ezagutzen den den guztia Diogenes Laerziok bere Filosofoen bizitzak bilduman idatzitakoa da.

Diogenes Sinopetik erbesteratu zuten, eta Atenasa joan zen bizitzera, non Antistenes (Sokratesen lehen ikaslea) hartuko zuen maisutzat. Diogenes arlote gisa bizi izan zen Atenasko kaleetan, muturreko gabezia bertute bihurtuz. Kontatzen zenez, upel batean bizi zen, eta ez zuen manta edo kapa bat, zorro bat eta makila bat besterik. Egunez eskuargi bat zuela ibiltzen zen poliseko karriketatik, "gizonen bila" (gizon zintzo eta zuzenen bila, alegia).

Josetxo Azkonak bere esaldi gogoangarri batzuk ekarri dizkigu “Epiktetoren kutxa” saiora.

 

* Gizon zintzo baten bila nabil… Gizon zintzo baten bila nabil… Gizon zintzo baten bila nabil

* Irainak ohorea kentzen dio irain-egileari, ez jasotzen duenari.

* Gizon batek bere nagusiengandik hurbil bizi behar du, sutatik hurbil bizi behar duen bezala: ez hain hurbil erretzeko moduan, ez hain urrun izozteko gisan.

* Zertarako balio du inoren sentimenduak zauritzen ez dituen filosofo batek?             

* Nork bere buruaz errandako goraipamenak edonor nazkatzen du.

* Mugimendua ibiliz frogatzen da.

* Pentsamendu original batek mila aipu hutsal baino gehiago balio du.

* Gizon aberats baten etxean ez dago txistua botatzeko leku hoberik haren aurpegia baino. 

* Jendetza, jendetza, jendetza…, baina pertsona gutxi!

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!