Nafar Ateneoak "Iruña Hiria" poesiasaria urteak daramatza antolatzen Iruñeko Udalaren babesarekin;euskarazko edizioa lau urte daramatza, zehatz izateko.
Iaz Aintzane Galardik Hegodun Poemak liburuarekin irabazi zuen.
Duela bi urte, Juankar Lopez-Mugartzak idatzitako Bihotz hauskorrak osatu eta portu handira iritsi dira izan zen saritua.
Euskarazko lehen edizioan, Jon Barberena zenak idatzitakoIzoztu zitzaigun negu hura izan zen lanik onena aho batez hartutako erabakiaz.
Aurtengo edizioan Mikel Arruabarrena Larrarteren Ahanzturaren bezperanlana dela-eta lortu du 3.000 euroko diru-saria eta, batez ere, bere poemak liburu formatuan plazaratzea, Denonartean argitaletxearen eskutik.
Mikel Larrarte gazte gipuzkoarraren poema batetik, bertso-lerro hau: “baina ekaitzari letaginak hamaika aldiz ikusi dizkion haritzaren soseguaz, soberan dakigu errendizioa ez dela aukera bat.”
Ez dakit Mikel Larrartek Kataluniaren egoera eta haritza idaztean Euskal Herriaren metafora buruan otezuen, baina zilegi bekit bertso-lerro eder horiek errepikatzea:
“ekaitzari letaginak hamaika aldiz ikusi dizkion haritzaren soseguaz, soberan dakigu errendizioa ez dela aukera bat.”
"IRUÑA HIRIA" poesia sari-emate ekitaldia, ostegun honetan, etzi izanen da, hilaren 24an, 19:00etan, Iruñeko Kale Nagusiko KondestableCivivoxean.Erran gabe doa, Euskalerria Irratiko entzule olerkizaleok gonbidaturik zaudete.