Txotx! 2020. Lesakako Linddurenborda Sagardotegira irteera!

Azken urteotan bezala, Nafarroako eta Gipuzkoako Mintzapraktika egitasmoak Linddurrenborda Sagardotegira irteera antolatu dugu datorren otsailaren 29rako.
http://bit.ly/TXOTX20
Saio hau erabat parte-hartzailea izatea nahi dugu, gainera, harremanak lantzeko, euskal sareak hedatzeko eta gure inguruan eragin soziala izateko ere balioko du. Oroitu saio osagarri hauek denendako irekiak direla, beraz zuen lagunak, familia, ezagunak, amoranteak… parte hartzera animatzen ahal dituzue. Baldintza bakarra euskaraz aritzea da!!!

Azken urteotan bezala, Nafarroako eta Gipuzkoako Mintzapraktika egitasmoak Linddurrenborda Sagardotegira irteera antolatu dugu datorren otsailaren 29rako.

 

Lizarra eta Izarbeibarko mintzakideak, Iruñerriko mintzakideak Baztan, Bortziriak eta Malerrekako solaslagunak, Donostiako, Hondarribia eta Irungo mintzalagunak eta aurten batuko diren Tolosa, Hernani eta Lasarteko mintzalagun  taldeekin batera  Lesakako Sagardotegira irteera antolatu dugu OTSAILAREN 29rako, larunbatarekin. Jan eta edateko aukerarik ez da faltako Lesakako Linddurenborda Sagardotegi honetan. Goizez atera eta gaueko 21ak aldera Iruñera itzuliko gara, nahi duenak bertan parrandarekin jarraitu dezake.

Saio hau euskaldun guztientzako irekia da, beraz, gonbidatu inguruko jendea: lagunak, familia, ezagunak…Eta bizkor ibili! Txartelak mugatuak baitira. Izena-emateko azken eguna OTSAILAREN 13a.

NAFARROAKO ETA GIPUZKOAKO MINTZAPRAKTIKA EGITASMOEN SAGARDOTEGIA.
HITZORDUA 12:30etan JARRI DUGU. MINTZAPOTEOA LESAKAN EGINEN DUGU SAGARDOTEGIRA IGO AURRETIK.

ADI AUTOBUSAREN GELTOKI ETA ORDUTEGIETARA!
NAFARROAKO AUTOBUSEN ORDUTEGIAK
– 10:30etan LIZARRA- bus geltokia.
– 11:10etan, IRUÑEA- Korralilloseko errotondan.
– 11:50etan, ORONOZ-MUGAIRI- Gasolindegiaren ondoan.
– 12:05etan, DONEZTEBE- Bus geltokian.
– 12:30 LESAKA.
GIPUZKOAKO AUTOBUSEN ORDUTEGIAK
– 10:20etan TOLOSA- Geldialdia zehazteko
– 10:40etan LASARTE- Geldialdia zehazteko
– 10:55etan HERNANI-Geldialdia zehazteko
– 11:05 DONOSTIA- Bus geltokitik.
– 11:30 HONDARRIBIA- Santa Engrazia elizako autobus geltokian.
-11:45 IRUN- Bixeran
– 12:00 BERA- Eztegara pasealekuaren parkinean
– 12:20 LESAKA

20:00etan LESAKATIK BUELTA.

SAKATU HEMEN IZENA EMATEKO.


AUTOBUSA + SAGARDOTEGIA 38€
SAGARDOTEGIA 30€ (autobusik gabe)

Sagardotegiko menua:
-Bakailao tortilla
-Bakailao frijitua piper berdeekin
-Txuleta
-Gasna, irasagarra eta intxaurrak
Kafea

Autobusera berandu iristen denak, guztientzako sagardoa ordaindu beharko du. Tinel izan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!