Mintza Eguna Lapuebla de Labarkan ekainaren 1ean

None
MINTZA EGUNA

La Puebla de Labarkan hertzidura berezia dabil azken aldian, Euskaltzaleen Topagunearekin batera bertako Udala, Arabako Errioxako kuadrilla, Mintzalagunak eta zenbait eragilek antolatuta Mintza Eguna 2019 ospatuko delako bertan.

Arabar Errioxako Mintzalagunek Hondarribiakoei hartu diete lekukoa eta jadanik prest dute ekainaren 1erako egitaraua Lapueblan:

11:30 Ongi etorria eta hamaiketakoa herriko plazan
12:00 Bi bista gidatu aukeran 3  hauen artean:
  • Ardo eta olio dastaketa herriko plazan

  •  

    Tren turistikoa Covila upategira eta upategian bisita
  • Tren turistikoan Póveda parke naturalera bisita

13:30 Kalejira animatua eta poteoa. Herriko plazatik hasita.
15:00 Bazkaria. Ikastolan
17:00 Esker emate ekitaldia. Ikastolan
17:30 Erromeria Ansorregi eta Larrañaga Trikitilariekin. Ikastolan.
19:30 Dj Gotzon Dc herriko plazan

Hamabost egun besterik ez dira falta egun handirako eta makina bat jende ari da galdezka bazkari txartelen inguruan. Urtero bezala, gainera, Mintza Egunera joateko autobusak antolatuko dira herri ezberdinetatik eta laster izango haietan izena emateko aukera. Maiatzaren 24ra arte mintzalaguna.eus webgunean, eta Hondarribiko Blagan kafetegian izango dira eskura txartelak.

Mintza eguneko txartelak maiatzaren 24arte:

Mintza egunera joateko autobusetarako txartelak eta bazkarikoak erosteko aukera maiatzaren 24arte egongo da mintzalaguna.eus webgunean edo Arabar Errioxako Kuadrillaren egoitzako euskara zerbitzuan, La Guardiako Euskaltegian, Oiongo Esukaltegian, Assa Ikastolan edo Bastidako turismo bulegoan.

Lau txartel mota:

Bazkaria eta hamaiketakoa 22€

Bazkaria eta hamaiketakoa haurrak 14€

Bazkaria, hamaiketakoa eta autobusa 30€

Bazkaria , hamaiketakoa eta autobusa umeak 20 €

Bost menu aukeran:

Helduentzat menuak:
  • A menua: Sasoiko entsalada+ txahal sukalkia + Gazta mousse-a mermeladarekin.
  • B Menua, beganoa: Sasoiko entsalada +Arabako indabak + postre beganoa
  • Z Menua, zeliakoa: Sasoiko entsalada+ txahal sukalkia + Gazta mousse-a mermeladarekin (glutenik gabeko ogiarekin)
  • Ogia, Arabar Errioxako ardo beltz eta txuria, Tologorriko zuku natural ekologikoak, kafea esnea eta infusioak
Haurrentzat menuak:
  • H Haurren menua: txahal sukalkia + gazta mousse-a mermeladarekin
  • HZ Haurren menu zeliakoa: Txahal sukalkia + gazta mousse-a mermeladarekin (glutenik gabeko ogiarekin)
  • Ogia, Tologorriko zuku natural ekologikoak

Autobusez joateko aukera izango da. 3 autobus antolatu ditugu:

  1. ELIZONDO-IRUÑA-LIZARRA-LOGROÑO-LA PUEBLA
  2. HONDARRIBIA-DONOSTIA-ELGOIBAR-SORALUZE-BERGARA-ARRASATE-LAPUEBLA
  3. GETXO DERIO IZARRA-GASTEIZ-MENDIALDEA-LA PUEBLA

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!