Mintzalagunok Durangoko Azokan
Egunpasa ederra izan zen! Eta elkarrekin Durangoko Azokara jauzi egiteak bizipen on asko ekarri zizkigun; etxera sentsazio gozoaz, pozik itzuli ginen. Mintzalagun izatearen harrotasunaz eta gure kideekin pasatako momentuekin gogoratuz. Irribarrez!
Batzuk lehenengo aldia izan zenuten Durangoko Azokan. Eta itzultzeko gogoz geratu zineten, ezta? Txarangarekin martxa lehenengo, “abiyuan” bizi-bizi, kontent kalean gora eta behera! Zenbat berriketaldi, pintxo eta pote artean. Eta zenbat euskal sortzaile ikusi genituen! Iker Lauroba, Jakoba Errekondo… eta Totiren jatetxe berean jan genuen bokata!
Eta postal banaketa? Bikaina! Mintzalagunon marka bizi-bizi geratu zen Durangon. Batek baino gehiagok jauzi egingo du gurekin 2019an. Ziur!
Arratsaldean denerako aukerak izan ziren: pintxo-potea, Irudieneara bisita, Ahotseneara, Azokara… eta, konturatu orduko, denok autobusera…
Argazkiak ikusi al dituzue? Hemen dituzue batzuk. Argazkiak tamaina handian jaitsi nahi badituzue,hemen dituzue batzuk, eta Egizukoek jarritakoak hemen.