Udan, Haurrentzako Arreta Zerbitzua

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko Udala 2016ko mai. 31a, 11:37

Iruñeko Udalak gaurko eta biharko agenda iragarri du; besteak beste, Haurrentzako Arreta Zerbitzuaren zabalpena eta Aranzadiko udako bonuak daude.

www.pamplona.es udal webgunean hauteskundeetarako mahaien osaketa kontsulta daiteke jada, baita 010 telefono zenbakian ere (948422010ean sakelakotik deituz gero). boto emaile bakoitzak bozka non eman dezakeen kontsulta daiteke.

Salgai daude jada Aranzadirako udako abonuak. Ekainaren 17tik irailaren 7 arte egonen da zabalik. Sanduzelaikoa ekainaren 23tik irailaren 15 arte. Prezioak 40,30 eta 80,75 euro artekoak dira.  

Ekainaren 10 arte, Haurrentzako Arreta Zerbitzuan izena eman daiteke. Uztailaren 1etik abuztuaren 31 arte izanen da, Arrotxapeako ikastetxe publikoan. Izen ematea, 010 telefono zenbakian. Asterokoa da matrikula, sanferminetan izan ezik. Sanferminetan, egun bakarrarentzat egin daiteke.

Dindaia Fundazioak asteazkenerako helduentzako eta haurrentzako tailerrak prestatu ditu. Euskaraz izanen dira, Ziudadelan. Euskarazko programazioaren barruko ekintza da. Arratsaldeko bostetan hasiko da, doan.

Zazpietan, Zabalguneko Civivoxean, Cristina Gonçales psikologoa ariko da, aisialdia eta denbora libre gozatzeko gakoak ematez. Ongizatearen, bizitza osasungarriaren eta elikadura onaren zikloaren barruan. Sarrera, doan. Elbarritasunen bat dutenentzako prestatua.

Ingurumen Heziketarako Museoan, asteazkenean, arratsaldeko zazpietan, Mujeres a golpe de pedal hitzaldia. Gaztelaniaz izanen da. Erkuden Almagroren eskutik, Bizikume taldeko sortzailea. Ingurumen Iraunkorrerako gelako programaren parte da, sarrera, doan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!