Ipuin kontalarien ordua

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko Udala 2016ko mai. 27a, 11:09

Iruñeko Udalak gaurko eta biharko agenda iragarri du; besteak beste, ipuin kontalariak eta Haurrentzako Arreta Zerbitzua daude.

Cotik kontzertua eskainiko du gaur, ostirala, arratsaldeko zortzietan, Iturramako Civivox aretoan. Sarrerak, sei euroan. Civivoxean bertan eros daitezke edota iruñakulturada.eus eta pamplonaescultura.es webguneetan.

Pablo Sarasate Museo Gelan, gaur, ostiralarekin, bost eta erdietatik aurrera, euskarazko bisita gidatuak. Larunbatean, hamabietan, gaztelaniaz. Gainera, biolinen inguruko tailerra ere egonen da, bost eta hamar urte arteko haurrak dauzkaten familientzat. Izen ematea, doan.

Ekainaren 10 arte Haurrentzako Arreta Zerbitzuan izena eman daiteke. Uztailaren 1etik abuztuaren 31 arte izanen da, Arrotxapeako ikastetxe publikoan. Izen ematea, 010 telefono zenbakian. Asterokoa da matrikula, sanferminetan izan ezik. Sanferminetan, egun bakarrarentzat egin daiteke.

Zabalguneko Civivox aretoan, bihar, larunbata, ipuin kontalari saioa Sergio de Andresekin, lau urtetik gorakoentzat. Cuentos en flor izena du. Gaztelaniaz izanen da. Gonbidapenak hamaiketatik aurrera banatuko dituzte, bi, pertsona bakoitzarentzat.

Ipuin kontalarien beste saio bat ere izanen da, larunbatean ere, ingelesez, Mendillorriko Civivox aretoan.Iñigo Garcia izanen da narratzailea, eta lau urtetik gorakoentzat prestaturik dago. Sarrera, muxu truk, eta gonbidapenak bostetatik aurrera eskuragai.

Gazteriaren Etxean. bihar, larunbatarekin, Dios antzezlana taularatuko dute. Musutruke eta La Madeja elkarteek prestatu dute. Emanaldia sei eta erdietan da, eta ordubete beranduago gonbidapenak banatzne hasiko dira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!