Erloju elektronikoen ordua

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko Udala 2016ko mai. 24a, 11:03

Gaurko eta biharko kultur agenda iragarri du Iruñeko Udalak. Besteak beste, IKT asteartea eta 'Date el gusto' kanpaina daude.

Gaur hasi eta datozen bi asteak bitarte, Iruñeko Udalak eta Alde Zaharreko Merkatarien elkarteak, Data el gusto kanpaina eginen dute. 20.000 sari baino gehiago banatuko dituzte: pintxoak, izozkiak, kafeak, teak edota txokolateak, esaterako. Erosketa bakoitzeko harraskatzeko txartelak banatuko dituzte, eta sariak lortzeko aukera egonen da.

Bihar, asteartearekin, IKT astearteak. Smart watch-a izanen dute ardatz adituek. Bere ezaugarriak eta etorkizuna landuko dituzte. Eva Rodriguez Luis hizlariak eskainiko du hitzaldia, arratsaldeko zazpietan izanen da, Jus la Rochako Civivoxean.

Polen mailaren inguruko informazioa bidaltzeko zerbitzua du udalak martxan; nahi duen horrek izena eman dezake 010 telefono zenbakira deituta edota 948 420 100 zenbakira, Iruñetik kanpo deituta. Aste honetan, polen maila baxua da olibondoetan, quercusetan, plantagoetan, pinuetan eta gramineotan.

Iruñeko jauregirako euskarazko bisitetan plaza libreak daude oraindeik. Asteazkenean izanen da, eguerdiko hamabeitan, izen ematea civivoxetan edota 010 telefono zenbakira deituta egin daiteke, bi euroan.

Bihar, astezkenarekin, zazpietan, Mendillorriko civivox aretoan, bidaien inguruko saio berri bat. Turismo iraunkorra, solidarioa eta irisgarria izanen da gaia, Joseba Urkiolaren eskutik. Sarrera, libre, aldez aurretik gonbidapena emanda.

Asteazkenean ere, Arrosadiako Civivox aretoan, bizitza osasungarriaren inguruko hitzaldia. Maria de Araoz eta Marta Lopez hizlariek gatazkak konpontzearen inguruan hitz eginen dute. Urtaro aldaketa, konponbide aldaketa. Arratsaldeko zazpietan, sarrera libre, aldez aurretik gonbidapena hartuta.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!