Gaur, astelehenarekin, Yamagutxiko liburutegi publikoak reiki tailerra antolatu du, Yamagutxi parkean. Ariketak eta olerki irakurketa egonen dira. Arratsaldeko seietatik aurrera izanen da, parte hartzea, libre.
Oihulari Klowneko Virginia Imaz narratzaileak La domadora de sueños lana taularatuko du, Emakumearentzako Arreta Zerbitzuaren 25. urteurrenaren harira. Kondestable Civivox aretoan izanen da, sei eta erdietan. Sarrera, musu truk; gonbidapenak, bost eta erdietatik aurrera banatuko dira.
Oraindik izena eman daiteke Iruñeko erdialdeko jauregiak ikusteko ibilaldian. Euskaraz izanen da. Asteazkenean eginen dute bisita, eguerdiko hamabietan. Izen ematea, Civivox aretoan bertan edota 010 telefono zenbakira deituta, bi euroan.
Gaur hasi eta datozen bi asteak bitarte, Iruñeko Udalak eta Alde Zaharreko Merkatarien elkarteak, Data el gusto kanpaina eginen dute. 20.000 sari baino gehiago banatuko dituzte: pintxoak, izozkiak, kafeak, teak edota txokolateak, esaterako. Erosketa bakoitzeko harraskatzeko txartelak banatuko dituzte, eta sariak lortzeko aukera egonen da.
Bihar, asteartearekin, IKT astearteak. Smart watch-a izanen dute ardatz adituek. Bere ezaugarriak eta etorkizuna landuko dituzte. Eva Rodriguez Luis hizlariak eskainiko du hitzaldia, arratsaldeko zazpietan izanen da, Jus la Rochako Civivoxean.
Asteazkenean, Arrosadiako Civivox aretoan. Bizitza osasungarriaren inguruko hitzaldia. Maria de Araoz eta Marta Lopez hizlariak gatazken konponbideaz mintzatuko dira, urtaro aldaketa, konponbide aldaketa lelopean. Arratsaldeko zazpietan izanen da, doan, aldez aurretik gonbidapenak hartuta.