Gaur, asteazkenarekin, hitzaldi berri bat, Zabalguneko civivox aretoan. Nutrizioan eta Dietetikan aditua den Marian Alonso Cortesen eskutik. Udan elikadura osasungarria izateko egin beharreko urratsak azalduko ditu. Gaztelaniaz izanen da. Arratsaldeko zazpietan izanen da, sarrera, musu truk, aldez aurretik gonbidapena hartuta.
Arratsaldeko zazpietan ere, Mendillorriko Civivox aretoan, bidaien inguruko zikloa. Herrialdeak eta horietatik bidaiatzeko era ezberdinak jo
Denda naiz kanpaina abiatu du Iruñeko Udalak, zortzi denda berritzaile martxan jar daitezen. Nafarroako Enpresa eta Berrikuntza Zentro europarrarekin elkarlanean, ekonomikoki lagunduko dituzte proiektuak. Proiektuak aurkezteko epea ostiralera arte luzatu du.
Iruñeko Udalak Mugikortasun Ordenantzaren inguruko jardunaldi irekia prestatu du ostiralerako. Arratsaldeko bost etea erdietan izanen da, zortziak arte, Iturramako Civivox aretoan, hiru tailer egonen dira, oinezkoak, bidegorriak eta txirrindularien segurtasuna ardatz. Parte hartzeko 010 telefono zenbakira deitu beharko da.
Ostegunean, Kantu eta hitza euskarazko kontzertu zikloa. Amorante poriektua aurkeztuko du Iabn Urizar bakarlariak. Arratsaldeko zortzi eta erdietan izanen da, Erraldoien Txpakoan, doan, gonbidapenak aldez aurretik hartuta.
Etxeko txikienentzat, Yamagutxiko liburutegi publikoan, kamishibai ipuin kontalaria.Arratsaldeko seietan, musu truk.