Guraso eskola, gaur, asteartearekin, Sanduzelaiko Civivox aretoan. Irakasle eta psikologo Carmen Azparrenek burmuina eta ikasketa izanen ditu ardatz. Hitzaldia zazpietan hasiko da, eta musu truk izanen da. Gaztelaniaz.
Arratsaldeko zazpietan ere, Kondestable Civivox aretoan, IKT asteartea. Julen Linazasoro teknologia berrien adituaren eskutik. Gaztelaniaz izanen da. Sareko zibersegurtasuna hartuko du hizpide. Sarrera, doan.
Zinema irisgarria. Las horas pelikula emanen dute, Ikusi, entzun eta txalo jo zikloaren barruan. Retina Navarrarekin batera antolatua. Mendillorriko Civivoxean izanen da, arratsaldeko zazpietan, doan. Aldez aurretik gonbidapena hartuta.
Bihar, asteazkenarekin, hitzaldi berri bat, Zabalguneko civivox aretoan. Nutrizioan eta Dietetikan aditua den Marian Alonso Cortesen eskutik. Udan elikadura osasungarria izateko egin beharreko urratsak azalduko ditu. Gaztelaniaz izanen da. Arratsaldeko zazpietan izanen da, sarrera, musu truk, aldez aurretik gonbidapena hartuta.
Arratsaldeko zazpietan ere, Mendillorriko Civivox aretoan, bidaien inguruko zikloa. Herrialdeak eta horietatik bidaiatzeko era ezberdinak jorratuko dituzte. Gaztelaniaz izanen da. Sarrera, doan, aldez aurretik gonbidapena hartuta.
Ingurumen Heziketarako Museoan, libelulen inguruko hitzaldia. Espezie ezberdinak eta odonatuak azalduko dituzte. Gaztelaniaz izanen da. Arratsaldeko zazpietan izanen da, doan.
Haurrentzat, San Frantziskoko liburutegi publikoan, ipuin kontalaria, euskaraz. Arratsaldeko bostetan izanen da, sarrera, libre.