Gazteriaren etxean hiri dantza erakustaldia, larunbatean. Arratsaldeko seietatik gaueko bederatziak arte, doan, nahi duten horiek honako estilo hauek ikusi ahalko dituzte: dancehalle, hip hop, sexy style...
Iruñeko Udaltzain eredua sortzeko ekarpenak egin ditzakete 18 urtetik gorako iruindarrek. Ekarpenak egiteko, maiatzaren 16 baino lehen izena eman beharko dute, 010 zenbakira deituta eta haien telefono zenbakia eta helbide elektronikoa emanda. Hala, inkesta bidaliko diete. Inkesta erantzuteko epea maiatzaren 17tik 20 arte egonen da zabalik.
Denda naiz kanpaina abiatu du Iruñeko Udalak, zortzi denda berritzaile martxan jar daitezen. Nafarroako Enpresa eta Berrikuntza Zentro europarrarekin elkarlanean, ekonomikoki lagunduko dituzte proiektuak. Maiatzaren 16 arte aurkeztu ahalko dira.
Larunbatean, haurrek bi hitzordu dauzkate: goizetik eguerdira arte, ipuin kontalariak Virginia Morionesekin, Arrosadiako Civivox aretoan. Arratsaldean, seietan, hain justu, Jus La Rochako civivox aretoan, magia saioa, Maroc ortegarekin. Sarrera, doan, aldez aurretik gonbidapena hartuta.