Polenaren arriskua gutxitzeko

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko Udala 2016ko mai. 10a, 12:40

Iruñeko Udalak gaurko eta biharko agenda iragarri du. Besteak beste, polen mailaren inguruko informazio zerbitzua eta Udaltzain ereduari buruzko inkesta daude.

Polen mailaren inguruko informazioa bidaltzeko zerbitzua du udalak martxan; nahi duen horrek izena eman dezake 010 telefono zenbakira deituta. Aste honetan, polen maila baxua da pinuetan, olibondoetan, graminietan eta quercusetan.

Denda naiz kanpaina abiatu du Iruñeko Udalak, zortzi denda berritzaile martxan jar daitezen. Nafarroako Enpresa eta Berrikuntza Zentro europarrarekin elkarlanean, ekonomikoki lagunduko dituzte proiektuak. Maiatzaren 16 arte aurkeztu ahalko dira.

Iruñeko Udaltzain eredua sortzeko ekarpenak egin ditzakete hemezortzi urtetik gorako iruindarrek. Ekarpenak egiteko, maiatzaren 16 baino lehen izena eman beharko dute, 010 zenbakira deituta eta haien telefono zenbakia eta helbide elektronikoa emanda. Hala, inkesta bidaliko diete. Inkesta erantzuteko epea maiatzaren 17tik 20 arte egonen da zabalik.

Bihar, ostegunarekin, Zabalguneko Civivox aretoan, Polanskiren La muerte y la doncella filma emanen dute. Chileko errepresioa du ardatz lanak, eta izen bereko antzezlana du oinarri. Saioa seietan izanen da, doa, aldez aurretik gonbidapena hartuta.

Bihar ere, Gazteriaren etxean, Kooperatibak eta bidezko merkataritza Indian hitzaldia eskainiko dute, Vicente Ferrer eta Pueblos Hermanos Gobernuz Kanpoko Erakundeen eskutik. Zazpie eta erdietan izanen da, musu truk.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!