Nola prestatu zure menu propioa?

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko Udala 2016ko mai. 3a, 11:58

Iruñeko Udalak gaurko eta biharko agenda iragarri du. Besteak beste, nork bere burua prestatzeko Izaskun Berasategiren hitzaldia eta konposizioari buruzko Igor Ijurraren konferentzia daude.

Guraso eskolan, emozioen inguruko konferentzia, gaur, Miren Jasone Etxeberria orientatzaile eta pedagogoaren eskutik, euskaraz. Arratsaldeko seietan izanen da. Doan.

Eta gaur ere, Txalaroa 2016 txalaparta jaialdiak aurrera segituko du, master class batekin, Sergio Lamuedra Zuarteaneko txalapartariak eskainia. Jus La Rocha civivoxean izanen da, zazpi eta erdietan. Ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea.

Kondestable aretoa musikaren oholtza izanen da aste honetan. Azken hiru mendeetako izen handien obrak landuko dituzte. Gaur, konferentzia eskainiko du Iruñeko Orfeoiko zuzendari Igor Ijurrak, konposizioa hizpide.Zazpi eta erdietan izanen da.

Zabalguneko Civivox aretoan, konferentzia, nork bere menua prestatu ditzan. Izaskun Berastegi Dietetika eta Nutrizioan lizentziatuak eskainiko du, euskaraz. Osasuna eta elikadura izanen ditu ardatz. Arratsaldeko zazpietan izanen da, doan.

Mendiko eta ingurugiroko ekimenak. Horra hor Iraunkortasun Gelan eskainiko duten hitzaldiaren izenburua. San Pedroko Ingurumen Heziketarako Museoan izanen da. Koldo Aldaz mendi gidaria izanen da hizlaria. Zazpietan izanen da, musu truk.

Bihar, asteazkenarekin, zazpi eta erdietan, Kondestable Civivox aretoan, Iñaki Fresan baritonoaren eta Leire Irisarri piano jotzailearen kontzertua. Abestiaren historia zikloaren barruan. Sarrerak, hiru euroan, Civivoxean bertan eta pamplona.es webgunean.

2017ko udal egutegirako argazkiak aurkez daitezke jada, pamplona.es webgunearen bitartez. Originalak eta argitaratu gabeak izan behar dute. Herri bozketaren bidez hautatuko da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!