Txalapartaren behinolako doinuak

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko Udala 2016ko api. 28a, 13:03

Argazkia: Hutsun txalaparta taldea.

Iruñeko Udalak gaurko eta biharko agenda iragarri du. Besteak beste, Hutsun txalapartaren kontzertua eta Pablo Sarasateren museora bisitak daude.

Gaur, ostegunarekin, Jus La Rotxako civivox aretoan, txalapartaren inguruko konferentzia, Jo Ala jo kultur Aldea taldeko Xabi Torresek emana. Txalaparte eta kirikoketa. Horra landuko duen gaia. Txalaroa jaialdiaren barruko ekitaldia izanen da, sei eta erdietan. Gaztelaniaz.

Salgai daude jada Josetxo Goia-Ariberen kontzerturako sarrerak. Iturramako civivox aretoan, arratsaldeko zortzietan, Eunate XXI lana aurkeztuko du, larunbatean. Sarrerak, sei euroan, Iturramako civivvox aretoan eta iruñakulturada.es webgunean.

Asteburu honetan, bisita gidatuak Pablo Sarasateren Museo Gelara. Ostiralean, sei eta erdietan, euskaraz. Gaztelaniazko bisita, berriz, larunbatean izanen da, hamabietan. Doan dira biak, baian aldez aurretik izena eman behar da.

Jus la Rocha civivox aretoan, txalaparta kontzertua Hutsun txalaparta taldearen eskutik. Txalaroa 2016 jaialdiaren barruan, arratsaldeko sei eta erdietan izanen da, doan.

Haurrentzako eskulan tailerrek aurrera segitzen dute, Kondestable civivox aretoan euskaraz izanen dira aste honetan. lau urtetik gorakoentzat. Bihar, ostiralarekin, bostak eta laurdenetatik zazpiak eta laurden arte iraunen du. Izen ematea, bi euroan, Kondestablen bertan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!