Ondare ez materiala: ukigaitz, baina iraunkor

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko Udala 2016ko api. 25a, 10:17

Argazkia: Sanduzelaiko Civivox aretoan, bertan izanen da ondare ez materialaren inguruko hitzaldia.

Iruñeko Udalak gaurko eta biharko agenda iragarri du. Besteak beste, ondare ez materialaren eta tradizionalaren inguruko zikloa eta Denda naiz kanpaina daude.

Gaur, astelehenarekin, ondare ez materialaren eta tradizionalaren inguruko zikloa. Arratsaldeko zazpietan ekinen diote, Sanduzelaiko civivox aretoan. Carmen Ursuak hitzaldia eskainiko du janzki tradizionalen historia, eboluzioa eta kondairak ardatz. Doan izanen da, aldez aurretik gonbidapena hartuta.

Gaur ere, dantza eta txotxongiloen inguruko tailerra, umeentzat. Arrosadiako Civivoxean izanen da arratsaldeko zazpiak laurden gutxitan. Doan, aldez aurretik izena emanda.

Iruñeko Udalak Denda Naiz-Soy comercio kanpaina jarri du abian, zortzi denda berritzaile laguntzeko xedez. Proiektuek  sostengu ekonomikoa eta teknikoa jasoko dute, Europar Enpresen eta Berrikuntzaren Zentroaren laguntza medio. Ekintzaileek maiatzaren 16 arte aurkez ditzakete proiektuak.

Bihar, asteartearekin, IKT asteartea, teknologiari buruzko konferentzia. Arratsaldeko zazpietan, Mendillorriko civivox aretoan. Mikel Gonzalezek azalduko du nola neurtu sare sozialen eragina. Sarrera, doan.

Asteazkenetako eta larunbatetako 60 urtetik gorakoentzako ipar martxetan, plazak libre. Sasoian mantendu nahi duten adinduentzako ekimena. Interesa duten horiek Herritarren Arreta Zerbitzuan eman dezakete izena.

Asteazkenean, San Frantzisko ikastetxe publikoan, hitzaldia: Bidea eginez: Iruñeak gidatuko du frankismo garaiko krimenen kontrako kereila. Espainiako Giza Eskubiden Elkarteko presidenteak, hainbat zinegotzik eta historialarik hartuko dute parte. Arratsaldeko seietan izanen da, musu truk.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!