Liburuaren egunaren atarian

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko Udala 2016ko api. 22a, 12:30

Iruñeko Udalak gaurko eta biharko agenda iragarri du. Besteak beste, liburuaren eta lorearen eguna eta Denda Naiz-Soy comercio kanpaina daude.

Iruñeko Udalak Denda Naiz-Soy comercio kanpaina jarri du abian, zortzi denda berritzaile laguntzeko xedez. Proiektuek  sostengu ekonomikoa eta teknikoa jasoko dute, Europar Enpresen eta Berrikuntzaren Zentroaren laguntza medio. Ekintzaileek maiatzaren 16 arte aurkez ditzakete proiektuak.

Gaur, ostiralarekin, Txantreako liburutegi publikoan Susana Rodriguez txantrear idazlearekin, solasaldia, berak idatzitako Sin retorno eleberriari buruz. Arratsaldeko zazpietan izanen da. Sarrera, doan.

Bihar, larunbatarekin, Iruñean, liburuaren eta lorearen eguna. Hainbat ekimen antolatu dituzte, Carlos III.aren etorbidean. Liburuak salduko dira, merkeago; umeentzako animazioa egonen da; ipuin kontalariak; poesia errezitaldia eta globoflexia. Goizeko hamarretatik, gaueko bederatziak arte.

Zabalguneko eta Ermitagañako merkatuetan, Udaberria dastatu ezazu. Hamabietatik aurrera, euro batean, entzute handiko sukaldariek prestaturiko denboraldiko pintxoak probatzeko aukera eskainiko dute, Nafarroako ardoz lagunduta. Dena, euro baten truke.

Asteazkenetako eta larunbatetako 60 urtetik gorakoentzako ipar martxetan, plazak libre. Sasoian mantendu nahi duten adinduentzako ekimena. Interesa duten horiek Herritarren Arreta Zerbitzuan eman dezakete izena.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!