Antzerkia irakurtzeko

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko Udala 2016ko api. 20a, 13:32

Argazkia: Shaki Olaizolaren irakurri performances.

Iruñeko Udalak gaurko eta biharko agenda iragarri du. Besteak beste, Irakurriz performancea eta frijitu lehiaketa daude.

Gaur, asteazkenarekin, elikaduraren eta osasunaren inguruko  zikloari ekinen diote, Civivoxen. Hitzaldian, pisua era osasuntsuan galtzeko dieta izanen dute ardatz, beti ere, dieta osasungarria izanda. Hitzordua: arratsaldeko zazpietan, Zabalguneko civivox aretoan.

Kondestableko Civivox aretoan, dantza-antzerki performance bat eginen dute, gaur jardunaldi literarioetan. Shaki Olaizolak zuzenduko du. Arratsaldeko zazpi eta erdietan izanen da. Musu truk.

Eta bihar, ostegunarekin, lehenengo gastronomia topaketa transozeanikoak. Ostegunean, arratsaldeko zazpietan frijitu lehiaketa egonen da Kafe Zentral-en. Sarrera, doan. Larunbatean, aldiz, Alde Zaharreko tabernetan dastatu ahalko dira frijituak.

Ostegunean, lehenengo gastronomia topaketa transozeanikoak. Bihar bertan, arratsaldeko zazpietan frijitu lehiaketa egonen da Kafe Zentral-en. Sarrera, doan. Larunbatean, aldiz, Alde Zaharreko tabernetan dastatu ahalko dira frijituak.

Eta bihar ere, arratsaldeko zazpietan, bidaiatzea, bidaiak eta bidaiariak zikloa . Mendillorriko Civivox aretoan, askotariko herrialdeak eta bidaiatzeko erak aztertuko dituzte. Sarrera, doan. Entzumen arazoak dauzkatenentzat egokitua.

Umeek hitzordu asko dauzkate Iruñeko liburutegi publikoetan. Bost eta erdietan sanduzelaiko liburutegi publikoan, ipuin kontalaria. Seietan, aldiz, Yamagutxin, kamishibai kontakizuna. Eta sei eta erdietan, Arrosadian. Sarrera doan izanen da gutzietan.

Asteazkenetako eta larunbatetako 60 urtetik gorakoentzako ipar martxetan, plazak libre. Sasoian mantendu nahi duten adinduentzako ekimena. Interesa duten horiek Herritarren Arreta Zerbitzuan eman dezakete izena.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!