Ziberbullynga azal eta mami

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko Udala 2016ko api. 12a, 11:48

Iruñeko Udalak gaurko eta biharko agenda iragarri du. Besteak beste, ziberbullyngaren inguruko hitzaldia eta polen mailaren inguruko informazio zerbitzua daude.

Polen mailaren inguruko informazioa bidaltzeko zerbitzua du udalak martxan; nahi duen horrek izena eman dezake 010 telefono zenbakira deituta. Aste honetan, polen maila baxua da pinuetan, itzaleko platanoetan, quercusetan eta lizarretan.

Gaur, asteartearekin, sei eta erdietan, auzo forua, Lezkairun. Auzokideak, eragileak, elkarteak eta tokiko entitateak gonbidatuta daude. Arrosadiako civiviox aretoan izanen da. Parte hartzea eta sarrera, doan.

Eta gaur ere, IKT astearteak, Iturramako civivox aretoan. Ciberbullyngaren inguruko konferentzia, gazteei egindako jazarpena ardatz. Julen Linazoro formatzaile eta adituak eskainiko du hitzaldia. Arratsaldeko zazpietan izanen da, muxutruk.

Polen mailaren inguruko informazioa bidaltzeko zerbitzua du udalak martxan; nahi duen horrek izena eman dezake 010 telefono zenbakira deituta. Aste honetan, polen maila baxua da pinuetan, itzaleko platanoetan, quercusetan eta lizarretan.

Bihar, Iruñeko udaleko parke, lorategi eta zonalde berdeen zuzendari Mikel Baztanek hitzaldia eskainiko du, San Pedroko Ingurumen Heziketarako Museoan. Lorezaintza ekologikoaren inguruan mintzatuko da. Sarrera, doan.

Bihar ere, arratsaldeko zazpi eta erdietan, Gazteriaren etxean, Eskolara bidean dokumentala emanen dute, Zinema eta Giza eskubideen Zikloaren baitan, IPESek antolatuta. Sarrera, doan, gonbidapenak ordu bete lehenago hartuta.

Ipuin kontalaria, bihar, San Frantzisko liburutegi publikoan, bost eta erdietan. Maider Galarza narratzaileak lau urtetik gorako haurrei kontatuko die ipuina. Doan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!