Kondestableko udal erroldan eta erregistroan gestioak egiteko hitzordua eskatu dezakete herritarrek. 010 telefono zenbakira deitu beharko dute, edota pamplona.es webgunera sartu. Hitzordua eskatzea derrigorrezkoa izanen da hemendik aurrera.
Gaur, asteazkenarekin, kartoizko altzariak egiteko tailerra. San Pedroko Ingurumen Heziketarako museoan izanen da. Arratsaldeko zazpietan, doan. Aldez aurretik izena emanda 010 zenbakira deituta.
Udalak 60 urtetik gorakoentzat ipar martxak antolatu ditu, sasoian manten daitezen. Interesa dutenek Herritarren Arretarako Zerbitzura deitu beharko dute.
Bost Zaurien Botoan parte hartuko du Iruñeko Udalak bihar, ostegun santuan. Arratsaldeko bostetan izanen da, San Agustin elizan. Zinegotziak Udaletik minutu batzuk lehenago aterako dira, eta prozesioan joanen dira, Merkaderesetik, Kuriatik eta Kaldereriatik.
Aste Santuko jai egun hauetan itxita egonen dira Civivox aretoak. Larunbatean baino ez dituzte irekiko bi zentro: Kondestablekoa eta Iturramakoa. Goizez eta arratsaldez egonen dira zabalik. Hilaren 29an, asteartearekin, ohiko ordutegira bueltatuko dira.
Egun hauetarako udalak bisita gidatuak antolatu ditu. Hiru bisita mota daude, hiru eta bost euroren artean, eta hamar urtetik beherakoek ez dute ordaindu behar. Hiru eratan eman daiteke izena: Turismo Bulegoan, oficinadeturismo@pamplona.es helbidera emaila bidalita eta 948 420 700 telefono zenbakian.
Kondestableko udal erroldan eta erregistroan gestioak egiteko hitzordua eskatu dezakete herritarrek. 010 telefono zenbakira deitu beharko dute, edota pamplona.es webgunera sartu. Hitzordua eskatzea derrigorrezkoa izanen da hemendik aurrera.