Gaur, ostegunarekin, arratsaldeko zazpi eta erdietan, Txantreako Liburutegi Publikoan Poesiaren Nazioarteko Egunaren karietara antolaturiko zikloaren barruan, poesia emanaldia izanen da, Nurit Kasztelan poeta argentinarraren eskutik.
Bestalde, larunbatean, ilunabarreko zortzietan, Ruper Ordorikak kontzertua eskainiko du Iturramako Civivox aretoan, eta sarrerak dagoeneko salgai dira, sei euroan, areto horretan bertan zein pamplona.es webgunean.
Larunbatean, halaber, sukaldaritza tailerra eginen dute Ermitagañako Udal Azokan, eta oraindik plazaren bat geratzen da libre. Bederatzi eta Hamabi urte arteko haurrei zuzenduriko ekimena da, goizeko hamaika eta erdietan hasiko da, eta ume bakoitzak bi euro ordaindu beharko ditu.
Bihar, ostiralarekin, arratsaldeko zazpi eta erdietan, eta Kultur Garaikideko Begiradak zikloaren barruan, musika elektroniko ikuskizuna izanen da Sanduzelaiko Civivoxen. Sarrera, libre.
Bihar bertan baina ordu erdi geroago, zortzietan beraz, San Agustin Elizan, Iruñeko Udalaren Musika Sakroaren zikloaren barruan, Aizaga Kamera Abesbatzak ‘Vita, mors et resurrectio’ kontzertua eskainiko du.
Bihar, halaber, Ermitagañako eta Zabalguneko udal azoketan, Azoken Erruletaren beste sari banaketa eginen dute egun osoz, haien erosketak han egiten dituzten bezero guztien artean.
Bestalde, ez ahaztu apiriletik ekainera 60 urtetik gorako herritarrentzako ipar mendi martxak antolatu dituela Udalak. Izena emateko, deitu 010 telefonora.