Udal erroldarako, aldez aurretik eskatuta

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko Udala 2016ko mar. 16a, 09:00
Argazkia: Kondestable jauregian dago udal errolda.

Iruñeko Udalak gaurko eta biharko agenda iragarri du. Besteak beste, Kondestableko udal erroldako hitzordua eta poesia errezitaldia daude.

Datorren astean, Kondestableko udal erroldan kudeaketak egiteko hitzordua eskatu dezakete herritarrek aste honetan bertan. 010 telefono zenbakira deituta, edota pamplona.es webgunean.

Gaur, asteazkenarekin, europar bisoiaren eta Life proiektuaren inguruko hitzaldia, Ingurumen Heziketarako Museoan. Arratsaldeko zazpietan izanen da, David Campion biogoaren eskutik. Doan.

Joaquin Maya eskolako ganbara musika irakasle Maria Jose Rosen ikasleek kontzertua eskainiko dute. Gaur izanen da. Kondestable civivox aretoan. Arratsaldeko zortzietan. Bachen, Mozarten eta Beethovenen piezak joko dituzte, besteak beste.

Bihar, Txantreako liburutegi publikoan, poesia errezitaldia,  Nuris Kasztelan buenosairestarraren eskutik. zazpi eta erdietan izanen da. Poesiaren Nazioarteko eguna ospatuko du Txantreako liburutegiak hilabete honetan.

Salgai daude jada Ruper Ordorikaren kontzerturako sarrerak. Larunbatean joko du, Iturramako Civivox aretoan, zortzietan. Sarrerak, sei euroan. Sarean jarri dituzte salgai, bai eta civivoxean bertan ere.

Plazak libre geratzen dira larunbatean Ermitagañako azokan eginen dituzten sukaldaritza ikastaroetarako. Bederatzi eta hamabi urte bitartekoentzat dira, eta hamaika eta erdietan hasiko dira. Bi euroko prezioa dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!