Civivox sareak eskainitako 255 ikastaro, tailer eta bisita gidatuetan izena emateko epea, zabalik. Urteko azken hiruhilekorako da. Izen ematea, 010 zenbakian, pamplonaescultura.es webgunean edota zazpi civivox zentroetan.
Lau urtetik gorakoek hitzordua dute gaur, Arrosadiako Liburutegi publikoan. Ipuinaren ordua izanen da. Loli Frances narratzaileak Sofia, musika maite zuen behia, Kamal eta koloretako kometa eta Area zapatetan ipuinak kontatuko ditu. Gaztelaniaz izanen da.
Gazteriaren Etxean, gaur ere, arratsaldeko zazpietan hitzaldia: Meatzeak eta indarkeria sexuala Kongoko Errepubilka Demokratikoan. Alicia Alemanen eta Justine Masikaren eskutik. Alboan elkarteak eta SEIk antolatuta.
Bihar, ostiralarekin, Kondestableko Civivox aretoan, eskulan tailerra, lau urtetik gorako haurrentzat. Arratsaldeko bost eta laurdenetatik zazpi eta laurdenetara izanen da. Sarrera, bi euroan.
Gazteriaren Etxean, izen emateak, zabalik, apirilaren 3 arte. Grafitia, joskintza, sukaldaritza, dantza, antzerkia, informatika eta beste daude, gazteentzako. Ia 800 plaza eskaintzen ari dira. Gazteriaren Etxean bertan eman behar da izena.
Bederatzi eta hamabi urte bitarteko gazteek izena eman dezakete larunbateko sukaldaritza tailerrean. Zabalguneko merkatuan izanen da, bi euroan. 010 zenbakira deitu beharko dute. Juan Carlos Fernandez sukaldariak eskainiko du.
Eta larunbatean, arratsaldeko zortzietan, musika sakratuaren jaialdia hasiko da, udalak antolatuta. Baluarten ekinen diote, Iruñeko helduen abesbatzaren eta Sinfonietta Academicaren emanaldi batekin. Sarrera, hamar euroan.