Pamplona stock zabalik, 43 dendekin. Zapatilak, arropa, bitxiak, osagarriak, etxeko gailuak, zapatak... Artikuluak merkeago salduko dituzte. Ordutegia: gaur eta bihar, goizeko hamarretatik gaueko bederatziak arte. Eta, igandean, hamarretatik ordu biak arte.
Gaur, Kondestable Civivox aretoan, Nafarroako musika talde gotikoen inguruko topaketa, arratsaldeko zazpi eta erdietan. Enrique Galdeano ondarearen zaharberritzean arkitekto eta antzinako instrumentuetan adituak emanen du.
Shambu antzerki taldeak Beldurrik gabe obra antzeztuko du, haurrei zuzendutako programaren baitan, euskaraz, larunbatean, hamabi eta erdietan eta seietan. Hiru urtetik gorakoentzako obra da. Sanduzelaiko Civivox aretoan eskainiko dute. Sarrera, hiru euroan.
Larunbatean, arratsaldeko seietan, gonbidapenak bostetatik aurrera hartuta, Jus la Rochako Civivox aretoan, espektakulua Marcos magoaren eskutik. Iturramako Civivixoan, aldiz, Estitxu Arroyo narratzailea. Bi ekitaldiak lau urtetik gorako haurrentzat dira.
Gazteluko enparantzan, martxoaren 6 arte, FIESTA europar proiektuaren inguruko informazio postua, energia aurreztu nahi duten familiei lagundu asmotan. Goizeko hamaiketatik ordu batetara eta seietatik zortzietara egonen da martxan.