Lehen sorospenak naturan

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko Udala 2016ko mar. 3a, 09:00

Iruñeko Udalak gaurko eta biharko agenda iragarri du. Besteak beste, naturan egin beharreko lehen sorospenen inguruko konferentzia eta Mari Luz Estebanen Erronka feministak eta politikaren eraldaketa hitzaldia daude.

Gurutze Gorriko Diana Lopezek naturan egin beharreko lehen sorospenen inguruko konferentzia eskainiko du, arratsaldeko zazpietan, mendillorriko Civivox aretoan. Gonbidapenak, seietatik aurrea. Hitzaldia entzumen zailtasunak dauzkatenentzat egokituta egonen da.

Erronka feministak eta politikaren eraldaketa izenburupean hitzaldia eskainiko du Mari Luz Esteban antropologoak, bihar, Civivox Kondestablen. Arratsaldeko zazpi eta erdietan izanen da.

Gaur zabalduko dute Pamplona stock, ostegunarekin, arratsaldeko bostetan, 43 dendekin. Artikuluak merkeago salduko dituzte. Ordutegia: gaur, ostegunarekin, gaueko bederatziak arte, zabalik. Ostiralean eta larunbatean goizeko hamarretatik gaueko bederatziak arte. Eta, igandean, hamarretatik ordu biak arte.

Gaur zabalduko dute Pamplona stock, ostegunarekin, arratsaldeko bostetan, 43 dendekin. Artikuluak merkeago salduko dituzte. Ordutegia: gaur, ostegunarekin, gaueko bederatziak arte, zabalik. Ostiralean eta larunbatean goizeko hamarretatik gaueko bederatziak arte. Eta, igandean, hamarretatik ordu biak arte.

Txantreako liburutegi publikoan, bihar, ostiralarekin, arratsaldeko zazpi eta erdietan, bakarrizketa bat, Zarrapastra teatro antzerki taldeko Maria Abel antzezlearen eskutik. Jaime Malonek zuzenduta. La mujer sola de Darío Fo Dario Foren emakume  obra taularatuko du, gaztelaniaz. Doan.

Bihar ere, Kondestable Civivox aretoan, Nafarroako musika talde gotikoen inguruko topaketa, arratsaldeko zazpi eta erdietan. Enrique Galdeano ondarearen zaharberritzean arkitekto eta antzinako instrumentuetan adituak emanen du.

Gazteluko enparantzak martxoaren 6 arte, FIESTA europar proiektuaren inguruko informazio postua dauka, energia aurreztu nahi duten familiei lagundu asmotan. Goizeko hamaiketatik ordu batetara eta seietatik zortzietara egonen da martxan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!