Flamenkoa, zerotik hasita

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko Udala 2016ko mar. 1a, 11:00

Iruñeko Udalak gaurko eta biharko agenda iragarri du. Besteak beste, !Musync¡ musika zikloa eta ipuin kontalariak daude.

Gaur, asteartearekin, gurasoek guraso eskola izanen dute. Arrosadiako Civivoxean, arratsaldeko seietan. Harreman afektiboen eta inteligentzia emozionalaren inguruko hitzaldiak. Carmen Azparren irakasleak eta psikologoak emanen du.

Gaur ere, San Pedroko liburutegian, ipuinaren ordua. Kyokanek koordinatua: Arturo eta Klementika eta Roca karamelo ipuinak izanen dira, erdaraz. Doan, aldez aurretik gonbidapena hartuta.

!Musync¡ zikloak aurrera jarraitzen du, Hasigabeentzako flamenkoa topaketarekin. Udalak Nafarroako Goi Mailako kontserbatorioarekin elkarlanean antolatuta. Ekhi Ocaña aurkeztuko du gaur zikloa, Kondestable Civivox aretoan, zazpi eta erdietan.

Elikagaiak etxean mantentzearen inguruko hitzaldia, bihar, elikagaien segurtasun zikloan, Cristina Fernandezen eskutik, giza nutrizioan eta estetikan lizentziatua. Arratsaldeko zazpietan, zabalguneko Civivox aretoan.

Pandora Box, John Kenny eskoziarrak, Emily White inglesak eta Miguel Tantos nafarrek sortutako ganbera talde britaniarrak kontzertua eskainiko du. Asteazkenean, arratsaldeko zazpi eta erdietan, Iturramako civivox aretoan. Gonbidapenak, sei eta erdietatik.

Giltxitxarro taldeak Adarretatik zintzilik antzezlana eskainiko du, Irrizikloaren barruan, bihar. Arratsaldeko zortzietan izanen da, Nafarroako Antzerki Eskolan, doan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!