Robotak ulertzeko

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko Udala 2016ko ots. 26a, 08:51

Iruñeko Udalak gaurko eta biharko agenda iragarri du. Besteak beste, robotak programatzeko ikastaroa eta ipuin kontalariak daude. 

Gaur, ostiralarekin, Txantreako liburutegi publikoan, elkartasun kontzertua. Adinduen talde batek jota nafarrak, rantxerak eta habanerak kantatuko ditu. Kontzertua zazpietan izanen da. Doan.

Mendillorriko Civivoxean, aldiz, antzerki amateurraren jaialdia itxiko dute. Uharteko Kromlech taldeak De cama en cama lana taularatuko du, Javier Briansorena. Gaur ere, arratsaldeko zazpi eta erdietan izanen da. Sarrera, hiru euroan. Mendillorriko aretoan eta pamplona.es-en eros daiteke sarrera, hiru euroan.

Gazteenek gazteriaren etxean dute hitzordua: larunbatean, arratsaldeko seietatik gaueko bederatziak arte, robotak programatzeko tailerrak, 3D modelazio eta inprimatzea eta bestelako ekimenak. Sarrera, aldez aurretik izena emanda.

Haurrek bi hitzordu dauzkate larunbatean ipuin kontalariekin. Biak euskaraz. Zabalguneko Civivox aretoan izanen da bat, eguerdiko hamabietan; bigarrena, arratsaldeko seietan, Iturramakoan. Biak lau urtetik gorako umeentzat. Doan, aldez aurretik gonbidapena hartuta.

Zabalik dago jada Gazteriaren Etxeko ikastaroetan izena emateko epea. Kirola, dantza, estetika, kultura lanbideen garapena eta beste landuko dituzte. Izen ematea martxoaren 3 baino lehen egin beharko dute nahi duten horiek, Gazteriaren etxean, Zangotza kaleko 30. zenbakian.

Sanferminetarako kartel lehiaketan parte hartzeko epea, zabalik. Lanak Ziudadelan aurkez daitezke, martxoaren 22 arte. Saria 3.600 eurokoa izanen da. Oinarriak pamplona.es webgunean irakur daitezke.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!