Naturan bizirauteko gakoak

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko Udala 2016ko ots. 24a, 11:00

Iruñeko Udalak gaurko eta biharko agenda iragarri du. Besteak beste, Nola biziraun naturan? hitzaldia eta Irrizikloa daude.

Gaur, arratsaldeko zazpietan, hazkunde pertsonalaren inguruko konferentzia, nor bere buruarekin hobe moldatzeko. Euskaraz, Arrosadiako Civivox aretoan, doan.

Gaur ere, Irrizikloak aurre jarraituko du, Nafarroako Antzerki eskolan izanen da, udalarekin elkarlanetik sortua. Erdaldun berrien kluba izanen da aste honetan antzezlana. Arratsaldeko zortzietan, doan.

Acronica ekoizpenen Bancarrota antzezlanerako sarrerak, eskuragai. Bihar izanen da, ostegunarekin, Iturramako Civivoxean, 19:30ean. Sarrerak, sei euroan, eta pamplonaescultura.com webgunean, Civivoxean bertan eta pamplona.es-en har daitezke.

Mendillorriko Civivox aretoan, Nola biziraun naturan zikloak aurrera jarraitzen du. Jose Luis Martinezek eskainiko du,  Gurutze Gorriko Berehalako Erantzuneko taldeko kidea. Arraltsaldeko zazpietan, doan, gonbidapena hartuta.

Zabalik dago jada Gazteriaren Etxeko ikastaroetan izena emateko epea. Kirola, dantza, estetika, kultura lanbideen garapena eta beste landuko dituzte. Izen ematea martxoaren 3 baino lehen egin beharko dute, Gazteriaren etxean, Zangotza kaleko 30. zenbakian.

Sanferminetarako kartel lehiaketan parte hartzeko epea, zabalik. Lanak Ziudadelan aurkez daitezke, martxoaren 22 arte. Saria 3.600 eurokoa izanen da. Oinarriak pamplona.es webgunean kontsulta daitezke.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!