Gazteriaren etxeko ikastaroak, martxan

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko Udala 2016ko ots. 23a, 10:49

Iruñeko Udalak gaurko eta biharko agenda iragarri du. Besteak beste, Gazteriaren Etxeko ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago.

Gaur, Arrotxapeako Jus la Rocha Civivivox aretoan, Quiero ser un youtuber konferenzia, entzumen arazoak dauzkatenentzat egokituta. Cristina Fernandez izanen da hizlaria, teknologia berrietan aditua. Sarrera, doan.

Eta zinema irisgarria, gaur ere, zazpietan. El Golpe filma eskainiko dute Iturramako civivox aretoan. Aldez aurretik gonbidapena hartuta.

Zabalik dago jada Gazteriaren Etxeko ikastaroetan izena emateko epea. Kirola, dantza, estetika, kultura lanbideen garapena eta beste landuko dituzte. Izen ematea martxoaren 3 baino lehen egin beharko dute, Gazteriaren etxean, Zangotza kaleko 30. zenbakian.

Asteazkenean, arratsaldeko zazpietan, hazkunde pertsonalaren inguruko konferentzia, nor bere buruarekin hobe moldatzeko. Euskaraz, Arrosadiako Civivox aretoan, doan.

Asteazkenean ere, Irrizikloak aurre jarraituko du, Nafarroako Antzerki eskolan izanen da, udalarekin elkarlanetik sortua. El club de los euskaldunberris izanen da aste honetan antzezlana. Arratsaldeko zortzietan, doan.

Acronica ekoizpenen Bancarrota antzezlanerako sarrerak, eskuragai. Ostegunean izanen da, Iturramako Civivoxean, 19:30ean. Sarrerak, sei euroan, eta pamplonaescultura.com webgunean, Civivoxean bertan eta pamplona.es-en har daitezke.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!