Gaur, hazkunde pertsonalerako zikloak aurrera jarraitzen du. Civivox sareak antolatuta. Arratsaldeko zazpietan, Zabalguneko civiviox aretoan. Estresari aurre hartzeko eta elikaduraren inguruko konferentzia izanen da. Sarrera, doan, aldez aurretik gonbidapena hartuta.
Arratsaldeko zazpietan, San Pedroko ingurumen Heziketarako Museoan, iraunkortasun gela. Oraingo honetan gaia: ugaztun basatiak Iruñeko inguru urbanoan, euren arrastoen bidez. Benjamin Sanz izanen da hizlaria, sarrera doan.
Gizonezkoei bideratutako ikastaroan izen emateko epea hilaren 22ra arte zabalik izanen da. Autonomiaz eta erantzunkidetasunaz ariko dira lantegi horietan. Sukaldean aritzeko erraztasunak, josteko edo lisaketa egiteko ariketak eginen dituzte. Interesa duen edonork 010 telefono zenbakian eman dezake izena. Emakumezkoen ikastaroetarako plazak amaitu dira.
Bihar, naturan bizirauteko praktikak, Jose Luis Martinezen eskutik, Gurutze Gorriko Berehalako Erantzun Taldeko aditua. Mendillorriko civivoxean, zazpietan, doan, aldez aurretik gonbidapena hartuta.
Eta antzerki arratsaldeak zikloak Iturramako civivoxean Maravilla en el pais de las miserias antzezlana eskainiko du bihar, zazpi eta erdietan. Atikus anzterki taldearen eskutik. Sarrera, sei euroan, eta bertan edota pamplona.es webgunean har daiteke.
Nafar Ateneoak eta Kondestableren elkarlanaren ondorioz, Jakoba Errokondo izanen da Bizi baratzea eta ilargiaren eragina; landareei buruzko argitzeko saioa mintzaldia eskainiz. Bihar izanen da, zazpi eta erdietan. Doan.
Ostiralean Kondestablen izanen den eskulan tailerrerako plazak geratzen dira. Bostak eta laurdenetatik zazpiak eta laurden arte izanen da. Bi eurotan.