San Pedroko Liburutegi publikoan, gaur, arratsaldeko seietatik aurrera “ Ipuinaren ordua”. Lau urtetik gorako haurrei zuzenduta dago eta bi ipuin kontatuko dituzte: Los cinco horribles eta la gran pregunta. Doanekoa da sarrera, hori bai, aurretik jaso behar da.
Mendillorriko Civivox aretoan hitzaldia izanen da euskaraz. Patxi San Juan irakasle eta orientatzailea izanen da hizketan. Bullynga izan du gai nagusi. Arratsaldeko seietan ekinen dio hitzaldiari. Sarrera doan da.
Gizonezkoei bideratutako ikastaroan izen emateko epea hilaren 22ra arte zabalik izanen da. Autonomiaz eta erantzunkidetasunaz ariko dira lantegi horietan. Sukaldean aritzeko erraztasunak, josteko edo lisaketa egiteko ariketak eginen dituzte. Interesa duen edonork 010 telefono zenbakian eman dezake izena. Emakumezkoen ikastaroetarako plazak amaitu dira.
Bihar, hazkunde pertsonalerako zikloak aurrera jarraitzen du. Civivox sareak antolatuta. Arratsaldeko zazpietan, Zabalguneko civiviox aretoan. Estresari aurre hartzeko eta elikaduraren inguruko konferentzia izanen da. Sarrera, doan, aldez aurretik gonbidapena hartuta.
Arratsaldeko zazpietan, San Pedroko ingurumen Heziketarako Museoan, iraunkortasun gela. Oraingo honetan gaia: ugaztun basatiak Iruñeko inguru urbanoan, euren arrastoen bidez. Benjamin Sanz izanen da hizlaria, sarrera doan.
Irrizikloak saio hirukoitza prestatu du biharko, Nafarroako Antzerki Eskolan. Arratsaldeko zortzietatik aurrera, Birjiñe Albira, Aitor Txarterina eta Reyes Ilintxeta eta Txari Eleta igoko dira tabladura. Sarrera, doan.