Iruñea Musika Ekintza bukatzear

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko Udala 2016ko ots. 5a, 08:00

Iruñeko Udalak gaurko eta biharko agenda iragarri du. Besteak beste, Iruñea musika Ekintza eta ipuin kontalariak daude.

Iruñea Musika Ekintza gaur bukatuko da, perkusio kontzertu batekin, Aingeru Otxotorena eta Diego Yanezen eskutik. Kondestable Civivox aretoan, arratsaldeko zazpi eta erdietan, doan.

Teatreves antzerki zikloko bigarren edizioa Corellako Alhama taldearen obra bat. Cosas de mujeres antzezlana taularatuko dute, erderaz. Gaur, arratsaldeko zazpi eta erdietan izanen da, Mendillorriko Civivox aretoan. Sarrerak, hiru euroan. Civivoxean bertan eta Internet bidez.

Kondestable Civivox aretoan, bi tailer asteburuan. Gaur, eskulanak, arratsaldeko bostak eta laurdenetatik zazpiak eta laurdenetara. Izen ematea, bi euroan. Bihar, larunbatarekin, musikaren inguruko tailerra, doan.

Kondestable Cicivox aretoan, familientzako musika tailerra, eguerdian. Arantxa Bidegainen hezkuntza musikalean adituaren eta Paula Azkona musikarengatik. Aldez aurretik izena emanda.

Larunbatean, hamabietan, ipuin kontalaria. Virginia Morionesek eginen du. La cazadora de sueños izenburupean, erdaraz. Lau urtetik gorako haurrentzat Kondestable Civivox aretoan. Pertsona bakoitzak bi gonbidapen har ditzake, hamaiketatik aurrera.

Pamplonesak kontzertua eskainiko du Etxarri Aranazko koruarekin batera, Gayarre antzekian, arratsaldeko zazpietan. Sarrerak hamar euroan, lehiatilean eta teatrogayarre.com helbidean. Abonua har daiteke.

Ziudadelako aretoan, erakusketa. Florentino Retana, Alfonso Ascunce, Carlos Canovas eta Santiago Bañonen lanak. Asteartetik ostiralera bisitatu daiteke, seietatik zortzi eta erdietara. Larunbatetan, hamabietatik ordu bietara eta sei eta erdietatik bederatzietara. Igandean, hamabietatik ordu bietara.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!