Jasangarritasun gelako hitzaldia, bihar, zikloturismoaren inguruan. Alvaro Rubio hizlariak irteeren inguruko esperientziak kontatuko ditu, bai eta zein material erabili behar diren ere.
Bihar, Iruñea Musika Ekintzako kontzertuek aurrera segitzen dute. Arratsaldeko zazpi eta erdietan Zura Quartet ariko da Alvaro Iborra klarinetearekin batera, Kondestable civivox aretoan. Doan.
Ordu berean Gazteriaren etxean Angel Sanz Brizen bidegurutzean, Jose Alejandro Gonzalezen obra, gaztelaniaz. Tarbut Iruñeak antolatu du, doan, gonbidapenak sei eta erdietan.
Udalak antolatutako umorezko Irrizikloa zikloaren proposamena, bihar: Ekoetikopatetikobikoa. Atea Taldearena. Arratsaldeko zortzitan, Nafarroako Antzerki Eskolan. Doan.
Iruñeko udaltzaingoaren Zuzendaritza Plan berria egiteko bilerek aurrera segituko dute heldu den astean. Bihar, astearteakin, Zabalguneko Civivox aretoan, asteazkenean, berriz, Sanduzelaiko civivoxean. Parte hartu nahi duten horiek 010 telefono zenbakira deitu beharko dute.
Bihar, laur urtetik gorako haurrek hitzordua dute San Pedroko liburutegiko ipuin kontalariarekin. Kyokanek antolatuta, familia sekretuak eta zakur bizitza irakurriko dituzte, gaztelaniaz. Arratsaldeko seietan izanen da. Doan.
Eta bihar ere zimena egonen da. Iturramako civivoxean, El gran carnaval, zinema beltza eta kazetaritza uztartzen dituen obra, kirk Douglas da protagonista.
Eskuragai daude jada otsailetik ekainerako Iturramako bainutegirako abonuak. Iturramako civivoxean bertan daude salgai, 100 euroan, gazteentzako eta zaharrentzako merkealdiekin.