Iruñeko udaltzaingoaren Zuzendaritza Plan berria egiteko bilerek aurrera segituko dute heldu den astean. Bihar, astearteakin, Zabalguneko Civivox aretoan, asteazkenean, berriz, Sanduzelaiko civivoxean. Parte hartu nahi duten horiek 010 telefono zenbakira deitu beharko dute.
Eta gaur, Iruñea Musika Ekintza. Marte Ramirez egonen da, biolin barrokoa eta klabearekin. Arratsaldeko zazpi eta erdietan. Sarrera, doan.
Eskuragai daude jada otsailetik ekainerako Iturramako bainutegirako abonuak. Iturramako civivoxean bertan daude salgai, 100 euroan, gazteentzako eta zaharrentzako merkealdiekin.
Iruñeko udaltzaingoaren Zuzendaritza Plan berria egiteko bilerek aurrera segituko dute heldu den astean. Bihar, astearteakin, Zabalguneko Civivox aretoan, asteazkenean, berriz, Sanduzelaiko civivoxean. Parte hartu nahi duten horiek 010 telefono zenbakira deitu beharko dute.
Bihar, laur urtetik gorako haurrek hitzordua dute San Pedroko liburutegiko ipuin kontalariarekin. Kyokanek antolatuta, familia sekretuak eta zakur bizitza irakurriko dituzte, gaztelaniaz. Arratsaldeko seietan izanen da. Doan.
Eta bihar ere zimena egonen da. Iturramako civivoxean, El gran carnaval, zinema beltza eta kazetaritza uztartzen dituen obra, kirk Douglas da protagonista.