Iruñea Musika Ekintza

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko Udala 2016ko urt. 29a, 08:00

Iruñeko Udalak gaurko eta biharko agenda iragarri du. Besteak beste, Iruñea Musika Ekintza eta Pablo Sarasateren Museo-Gelara bisita gidatuak daude.

Kondestable civivox aretoan, gaur, Iruñea Musika Ekintza. Zazpi eta erdietan, doan. Raul Suarez eta Marta Wasilewicz biolinak; Miho Kawai biola; Marion Platero biolontxelo; eta Enrique Martinez piano jotzailea egonen dira.

Asteburu honetan, Pablo Sarasateren Museo-Gelara bisita gidatuak. Gaur, erdaraz, sei eta erdietan, eta, bihar, eguerdian, euskaraz. Civivoxean eman daiteke izena, muxutruk.

Iruñeko udaltzaingoaren Zuzendaritza Plan berria egiteko bilerek aurrera segituko dute heldu den astean.  Otsailaren 2an, Zabalguneko Civivox aretoan, eta 3an, berriz, Sanduzelaiko civivoxean. Parte hartu nahi duten horiek 010 telefono zenbakira deitu beharko dute.

Bihar, bi hitzordu ipuin kontalariekin. Goizeko hamabietan, ipuin kontalaria, Sanduzelaiko civivoxean, gaztelaniaz. Arratsaldean, seietan, ingelerazko narrazioa, Mendillorrin, doan.

Igandean Pamplonesaren kontzertu denboraldiari ekinen diote , Gayarre Antzokian. Eguerdian izanen da, XIX. mendeko errusiar konposatzaile handien kanten bertsioak eginen dituzte. Sarrera, lau euroan.

Eta astelehenean, Iruñea Musika Ekintza. Marte Ramirez  egonen da, biolin barrokoa eta klabearekin-. Arratsaldeko zazpi eta erdietan. Sarrera, doan.

Iruñeko udaltzaingoaren Zuzendaritza Plan berria egiteko bilerek aurrera segituko dute heldu den astean.  Otsailaren 2an, Zabalguneko Civivox aretoan, eta 3an, berriz, Sanduzelaiko civivoxean. Parte hartu nahi duten horiek 010 telefono zenbakira deitu beharko dute.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!